Ordezkaritzaren xedea: laikoaren bokazioa zaindu, bultzatu eta lagundu eliza sinodalaren testuinguruan; nortasun kristaua, eliztarra eta gizarte-konpromisoa indartuz, prestakuntza, partaidetza eta gertukoa den pastoraltza baten bidez.
Helburuak:
- Laikoei bokazioa eta bataio-nortasuna aurkitzen eta sakontzen laguntzea.
- Laikoen artean erantzunkidetasuna bultzatzea.
- Misiolari dimentsioa indartzea, bai Elizaren barruan bai gizartean hartutako konpromisotik abiatuta.
- Gizatiarrak eta espiritualak izango diren animazio eta bidelaguntza egiturak eta prozesuak sortzea.
- Elkarte eta talde laiko koordinatuen arteko bidalaguntzan ekin eta elizbarrutiko elizan integratzen laguntzea.
- Elkargune izatea: elkarte, mugimendu eta talderik ez duten laikoen arteko elkarrizketarako eta elkarlanerako gune komuna izatea.
- Laikoen Mahaiarekin jarraitzea, elizbarrutiko bizitzan hauen arteko partehartze handiagoa sustatzeko.
- Laikoentzako osokoa den Formazioa, jarraitua eta testuinguruan kokatutakoa bermatzea.
- Elizbarrutiko Sinodoan laiko orok, elkartuak izan zein ez, parte hartzera sentsibilizatzea eta animatzea.
2026-2027ko EGUTEGIA
Laikogune proiektua
Elizbarrutiko parrokietako
laikoekin bidelaguntza
Ikasturtean zehar
Laikoen Mahaia
Elizbarrutiko seminarioan
urriaren 27an
18:00etatik 20:00etara
Formazio jardunaldia
“Presentzia bizitza publikoan”
Elizbarrutiko seminarioan
urtarrilaren 30ean
10:00etatik 13:00etara
Elizbarrutiko topaketa
Elizbarrutiko seminarioan
maiatzaren 15ean
10:00etatik 13:30era
Gogojardunak
Loiolan
ekainean 24-28
Puedes descargar el folleto informativo desde aquí.
Kontaktua
Gotzain ordezkaria: Miren Idoia Iturrioz Etxabeguren
E-mail: iiturrioz@elizagipuzkoa.org
Telefonoa: 943 285 000
Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia


