Luzia Alberro Goikoetxea

Kuriaren kudeaketa administratiboaren zerbitzura dagoen arloa da Elizbarrutiko Idazkari nagusia, eta Luzia Alberro Goikoetxeak zuzentzen du.
Era berean, kantzilerra ere bada, eta kuriaren aktak idatzi, egin eta artxiboan zaintzea da bere zeregina

Curriculum:

  • Historia doktorea Deustuko Unibertsitatean
  • 1997-1998 ikasturtean zehar, graduatu berritan, Donostiako San Telmo Museoko Katalogazio Sailean lan egin zuen, baita hiriaren historiari buruzko Urgull mendiko erakusketa iraunkorra prestatzen ere.
  • 2001 eta 2010 urte artean, Donostiako Gotzaindegiko Kantziler Nagusia izan zen, Juan María Uriarte monsinorearen garaian.
  • 1999 eta 2024 urteen artean, 25 urtez, Deustuko Unibertsitateko irakasle izan da, Gizarte eta Giza Zientzien fakultatean (dedikazio mugatuko lan hori Kantziler Idazkari Nagusiaren lanarekin uztartuz). Hainbat argitalpen ditu.
  • 2020-2021 ikasturtetik, 2023ko azarora arte, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko idazkariordea izan zen, eta Fakultate horretako ikasleen arduraduna Donostiako campusean.
  • 2023ko irailaz geroztik, Donostiako Gotzaindegiko Kantziler Nagusia da.

Luziarekin bilera edo elkarrizketa bat hitzartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

Albisteak