Donostiako Elizbarrutia, %100eko gardentasunagatik saritua
Donostiako Elizbarrutia, bi urtetan soilik, Espainiako eliza-erakunde gardenenen artean kokatu da, Infoparticipa zigiluaren bigarren edizioan, %100eko puntuazioa lortu baitu. Zigilu hori Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) ematen du, eta eliza-erakundeen webguneetan argitaratutako informazioaren kalitatea, eskuragarritasuna, eta gardentasuna aztertzen ditu.
Elizbarrutiak, lorpen nabarmen hori, beste zenbait elizbarruti eta artxidiozesiekin partekatzen du; sinodalitateak animatzen gaituena, Elizak gardentasunaren eta erantzukidetasunaren bila egiten duen lan ona erakusten du lan horrek.

Saria ematearen erabakia, ekainaren 4an onartu zuen Infoparticipa zigiluaren batzorde koordinatzaileak, hau da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Komunikazio Zientzien Fakultateko ordezkari taldeak. Gipuzkoako Elizaren izenean, Idazkaritza Nagusiko eta Informatikako zerbitzuetako Idoia Calvo joan zen Madrilera saria jasotzera.
Gure elizbarrutira heltzean, duela hiru urte, on Fernando gotzainak, bere lehentasunetako bat zera izango zela adierazi zuen: “Gipuzkoako Elizak ez du ezer ezkutatzeko, gardenak izaten tematuko naiz”. Bide luzea egiteke badago ere, jasotako aitormenak, elizbarrutiko errealitatea maila guztietan komunikatzeko lanarekin jarraitzera adoretzen du elizbarrutiko taldea.
Bigarren urtez jarraian
Donostiako Elizbarrutiak Infoparticipa zigilua jasotzen duen bigarren ikasturtea da hau. Batez ere, administrazio, informatika eta komunikazio sailek azken urte honetan martxan jarritako hobekuntzen eskutik, lortu da 10eko nota (iaz 8,8koa lortu zen), hau da, aztertutako 33 ataletatik, 33ak lortuaz.

Lortutako puntuazioaren hobekuntzak, gizarteari, elizbarrutiko nondik norako, eta jardunari buruzko informazio argia, eguneratua eta erraz eskuratzeko egiten den etengabeko ahalegina erakusten du. Eta lan horren guztiaren ondorioz, Kalitate eta Gardentasun Zigilu hau lortu dugu, denontzat, zabal-zabalik dagoen erakunde gisa bereizten gaituena; bere kudeaketan informazio eskuragarria eta gardena eskaintzen duena elizagipuzkoa.org webgunearen bidez, eta bereziki, gardentasun atalaren eskutik (https://transparencia.elizagipuzkoa.org /).
Infoparticipa: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren proiektua
Egitasmoa, Unibertsitatea eta Gizartea ezagutza helarazteko elkarlaneko ikerketa baten barruan kokatzen da. Metodologiak adierazle zehatz batzuk finkatzen ditu Elizaren erakundeentzat; adierazle horietatik abiatuta bete ohi dira, eta gizarteari eskainitako informazioa aberasten dute.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira