Blog

Bulego eta artxiboetan aritzen direnen jardunaldia

Bulego eta artxiboetan aritzen direnen jardunaldia

Gaur larunbata, jardunaldia ospatu da Gotzaindegian, parrokietako eta eliz erakundetako bulego, eta artxiboetan aritzen direnentzat, izan apaiz, erlijioso edo laiko.

Bertan izan dira, Luzia Alberro, idazkari orokorra; Jose Angel Garro, Elizbarrutiko artxibo eta liburutegiaren zuzendaria; Pablo Ormazabal, eliz-auzitegia, eta Santiago Reyes, notarioa.

Jardunaldi honetan zenbait arau, eta gidak gogoratu dira: sakramentu liburuei buruzkoak, zenbait sakramenturi dagozkien dokumentazioaz ari direnak (ezkontza-agiria, besteak beste), dokumentazioa artxibatzeari buruzkoak, eta abar.

Bertaratutakoek izan duten solasaldi eta iritzi-trukaketan zehar, beren zeregin ezberdinetan sortzen zaizkien gai edo zalantzak ere erantzun dira.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: