Gure elizbarrutiak historia nahiko berria du,
baina horrek ez du esan nahi aberatsa eta esanguratsua ez denik

Donostiako Elizbarrutiak, Pio XII.ak emandako Quo Commodius (1949/XI/2) bulda izan zuen abiapuntu; Nuntzio Apostolikoak 1950eko uztailaren 1ean gauzatu zuelarik bulda hori. Beronen bidez banandu ziren, nola Bizkaiko hala Gipuzkoako parrokiak Gasteizko Elizbarrutitik, eta hala sortu, alde batetik Bilboko Elizbarrutia eta bestetik Donostiakoa. Horrelaxe sortua da gure Elizbarrutia, bere baitan Gipuzkoa lurraldeko herri nahiz eskualde guztiak hartu zituelarik.

Gaur egun Donostiako Elizbarrutia osatzen duten Gipuzkoako parrokiak Elizbarruti ezberdinetakoak izan dira historian zehar: Gasteiz, Iruña, Calahorra eta La Calzada, eta Baionakoak. Gure Elizbarrutia Iruñakoaren menpekoa da eta Loiolako San Ignazio eta Arantzazuko Andre Maria ditu zaindari.

Berau sortu zenez geroztik, honako zazpi Gotzain hauek izan dira Donostiako Elizbarrutiaren buru: Jaime Font i Andreu jauna, Lorentzo Bereziartua Balerdi jauna, Jazinto Argaia Goikoetxea jauna, Jose Mari Setien Alberro jauna, Joan Maria Uriarte Goirizelaia jauna, Jose Ignacio Munilla Aguirre jauna, eta egun Fernando Prado Ayuso jauna

Gotzain izandakoak

José Ignacio Munilla Aguirre jauna

13-11-1961

Donostian jaioa

29-06-1986

Apaiz ordenatua

10-09-2006

Palentziako Gotzain izendatua

24-06-2006

Palentziako Gotzain izendatua eta kargua hartzea

21-11-2009

Donostiako Gotzain izendatua

09-01-2010

Donostiako Gotzain kargua hartzea

07-12-2021

Orihuela-Alicanteko Gotzain izendatua

12-02-2022

Orihuela-Alicanteko Gotzain kargua hartzea

Juan Mª Uriarte Goiricelaya jauna

07-06-1933

Frunizen jaioa

28-07-1957

Apaiz ordenatua

17-09-1973

Bilboko Gotzain Laguntzaile izendatua

11-10-1976

Bilboko Gotzain izendatua

17-10-1991

Zamorako Gotzain izendatua

24-11-1991

Zamorako Gotzain kargua hartzea

13-01-2000

Donostiako Gotzain izendatua

27-02-2000

Donostiako Gotzain kargua hartzea

09-01-2010

Donostiako Gotzain emeritua

17-02-2024

Basurton (Bilbo) hila

José María Setien Alberro jauna

18-03-1928

Hernanin jaioa

29-06-1951

Apaiz ordenatua

26-09-1972

Donostiako Gotzain Laguntzaile izendatua

28-10-1972

Gotzain ordenatua

17-02-1979

Donostiako Gotzain kargua hartzea

13-01-2000

Donostiako Gotzain emeritua

10-07-2018

Donostian hila

Jacinto Argaya Goicoechea jauna

28-11-1903

Beran jaioa

02-06-1928

Apaiz ordenatua

15-08-1952

Valentziako Gotzain Laguntzaile izendatua

26-10-1952

Gotzain ordenatua

12-09-1957

Mondoñedo-Ferrol-ko Gotzain izendatua

10-12-1968

Donostiako Gotzain izendatua

21-12-1968

Donostiako Gotzain kargua hartzea

17-02-1979

Donostiako Gotzain emeritua

12-03-1993

Valentzian hila

Lorenzo Bereciartua Balerdi jauna

28-02-1895

Bidanian jaioa

19-12-1919

Apaiz ordenatua

22-02-1946

Zaragozako Gotzain Laguntzaile izendatua

11-08-1946

Gotzain ordenatua

18-12-1955

Sigüenza-Guadalajarako Gotzain izendatua

06-08-1963

Donostiako Gotzain izendatua

30-08-1963

Donostiako Gotzain kargua hartzea

23-10-1968

Iruñean hila

Jaime Font y Andreu jauna

23-01-1894

Vich-en jaioa

23-12-1916

Apaiz ordenatua

29-03-1944

Zamorako Gotzain izendatua

10-09-1944

Gotzain ordenatua

13-05-1950

Donostiako Gotzain izendatua

03-09-1950

Donostiako Gotzain kargua hartzea

13-02-1963

Donostian hila