Laikoen Topaketa (maiatzak 23)
Laikoen Ordezkaritzan, ohikoa izan den bezala, zurekin batera egin nahi du bidea. Elkarrekin. Hau da, Donostiako elizbarrutia osatzen dugun laiko guztiekin.
Denok gara desberdinak, denok baliodunak, denok osatzen dugu gorputz bakarra; bakoitzak beretik jarrita, Ebanjelioa eskuzabaltasunez eta fideltasunez hartuta, Senidetasunean bidea eginez (Eg 2, 42-47).
Testuinguru honetan, Laikoen Ordezkaritzaren kontseiluak Laikoen Topaketara gonbidatu nahi zaitu. Ekimena, maiatzaren 23an (larunbata) ospatuko da Donostiako seminarioan; Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Egunaren bezpera. Elizan eta munduan laikoen bokazioa, misioa eta konpromisoa aitortu, baloratu eta sustatzeko jardunaldia.
Urteko egitarauan, laikoen presentzia bizitza publikoan lantzen ari garenez, “Legamia Masan; laikoak bizitza publikoa eraldatzen” izango da jardunaldiaren izenburua. Helburua, geure buruari begira jartzea izango da, eta eragile eraldatzaileak izan nahi badugu, landu behar ditugun jarreren inguruan hausnartzea. Topaketaren asmoa, besteak beste, pertsona bakoitzak gizartean eragile-eraldatzailea izateko landu beharreko bi jarrerez jabetzea izango da.
Harrera, 09:30ean
Otoitza eta aurkezpena, 10:00ean
Tailerrak, 10:30ean
Elkar-jartzea, 12:25ean
Sinodoaren motibazioa, 12:45ean
Eukaristia 13:00ean
Topaketa, World kafearen dinamikarekin landuko da. Honez gain elizbarrutiko Sinodoaz informazioa jaso, eta motibatzeko aukera izango du hurbiltzen denak. Eta, Fernando Prado Ayuso gotzaina buru izanik, Eukaristia ospatuz emango diogu bukaera jardunaldiari. Animatu eta parte hartu!
– Izena ematea. Link hau klikatu, eta maiatzak 20a baino lehen bete.
https://forms.cloud.microsoft/e/12DB4Q53e3
– Jardunaldia erabat doakoa izango da.
Azalduko zarelakoan, elkar ikusteko eta hitz egiteko aukera izango dugu. Ondo izan..
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira