“Kristau elkarteak eraberrituz” elizbarrutiko topaketa Aldapeta Marian (Donostia)
Datorren martxoaren 1ean, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, Pastoral eta Misio Eraberritzeari buruzko elizbarrutiko bigarren topaketa ospatuko dugu Donostiako Aldapeta Maria ikastetxean.
Bereziki gonbidatuta daude Pastoraltza Berritzeari buruzko hausnarketa-prozesua burutzen ari diren zonalde eta Pastoral Barrutia hasierako taldeetako kideak, eta baita ere, parrokietako Pastoral Kontseiluetako kideak. Aretoaren lekua mugatua denez, parte hartzeko, izena aldez aurretik eman behar da.
Otoitz batekin emango zaio topaketari hasiera. Jarraian, gure gotzainak, Fernando Prado monsinorea, hitz batzuk eskainiko dizkigu.
Ondoren, gure elizbarrutian, Pastoral eta Misio Eraberritze prozesua ze unetan dagoen jakinaraziko da.
Bileran, Barbastro-Monzoneko elizbarrutiko gotzaina ere izango dugu gure artean. Angel Perez Pueyo jauna, bere elizbarrutiko talde batekin, Pastoral Berritzean parte hartzen dihardu. Euren elizbarrutian ematen ari diren pausuak azaldu, eta egiten ari diren ibilbidearen berri emango digu.
- Topaketan izena emateko, bete inprimaki hau edo deitu Gotzaindegira (943 285 000).