Katekesien ikasturte hasiera
Donostiako Elizbarrutiak gogo handiz hasi du 2024-2025 katekesi ikasturtea bere parrokietan. Nahiz eta parrokia ezberdinetan katekesietan izen emandako umeen kopuruan aldea egon, herrialde bakoitzak bere errealitatea duelako, fedea helarazten jarraitzeko ilusioa eta gogoa ez da falta.
Groseko San Inazio parrokian, bereziki pozik daude 30 haurrek izena eman dutelako katekesiko lehen ikasturtean. Hazkunde horrek alaitasunez bete du kristau elkartea, arduraz prestatzen baita neska-mutil horiei fedearen bidean laguntzeko.
Bestalde, Amarako (Donostia) Familia Santuaren parrokian, , ostiralak ilusioaren leiho dira. Han, hogei bat neska-mutil biltzen dira astero katekesian parte hartzeko; bertan, formakuntza eta bizikidetza uneak partekatzen dituzte, poz eta parte hartze giroan. Hondarribian, katekesi ikasturtearen hasiera Guadalupeko Santutegi entzutetsuan izan zen joan den igandean. Eguna, Eukaristiaren ospakizunarekin hasi zen, non familiek euren asmoak aurkeztu zituzten; maiatzaren 25eko erromerian kapilatxoan utzi zituzten asmoak, Guadalupeko Ama Birjinaren oinetan utziak izan ziren berberak. Meza ostean, bertaratutakoek hamaiketako bat partekatu zuten Santutegiko ostatuan, anaitasunez eta debozioz beteriko goiza agurtuz.
Parrokia ezberdinetan ikasturte hasiera itxaropentsu honek Donostiako Elizbarrutiak fedearen formakuntzarekin duen konpromezua, eta kristau elkarte bezala elkarrekin aritzearen garrantzia islatzen du. Parrokiek, pozez eta itxaropenez, gazteenei Kristorekiko bategitean laguntzeko zereginari eusten diote.