Blog

Lourdeseko Ospitalitatea

Lourdeseko Ospitalitatea

Joan den igandean, martxoaren 17an, Lourdesko Ospitalitateak urteko batzarra ospatu zuen Oiartzunen, “Zurekin elkartea eraikitzen / Construyendo comunidad contigo” lelopean.

Lourdesko Ospitalitatearen batzarra, urtero, herri ezberdin batean egiten da, eta oraingoan, elkarteko boluntarioak Oiartzungo San Esteban parrokian bildu ziren. “Gipuzkoa osoko 130 bat lagun bildu ginen. Javier Berzosak, gure kontsiliarioak, eman zion hasiera batzarrari eta, ondoren, iazkoaren memoriaren berri eman zen; ostiralean, martxoak 15, Fernando, gure gotzain ordezkariari eman geniona, hain zuzen ere”, dio Lupe Aranzabalek, elkarteko presidenteak.

Lourdesko Ospitalitatea, irabazi-asmorik gabeko erakundea, dohaintzei eta urteko diru-eskeari esker sostengatzen dena: “Aurten, apirilaren 27an (larunbata) eta 28an (igandea) ospatuko da, eta, ohiturari jarraituz, eliza guztien atarietan egingo da”, aipatzen du Lupek. “Bildutako dirua gaixoen erromesaldiaren gastuak ordaintzeko erabiliko da. Diru-bilketa ez da batere jarduera berria, lehenengoa 1954 urtean egin baitzen”.

Batzarraren ondoren, ospakizun erlijiosoan, gure gotzain Fernandok, Lourdesko Ospitalitateko kontsiliarioak, Javier Berzosa, herriko parrokoak, Martin Artola, eta Bittor Gorria apaizak parte hartu zuten.

Fernandok denen gustukoa izan zen homilia egin zuen, abegi onak zer esan nahi duen hausnartu baitzuen. Hau da, gaixoarengandik eta zaurgarrienengandik hurbil egotea”, azpimarratzen du Lupek. Egunari, anaitasun bazkari batekin eman zitzaion bukaera.

Izen-ematea zabalik

Lourdesko Ospitalitatea aurtengo erromesaldia prestatzen ari da; maiatzaren 31tik ekainaren 2ra (ostiraletik igandera) ospatuko da.

“Urte asko daramatzagu autobus egokituetan harantz joaten; iaz, 250 boluntario inguru, ehun gaixori lagundu zieten; hauek, oso ondo prestatuta dagoen ospitale batean igarotzen dute gaua”, azpimarratzen du Lupek.

“Aurten, zazpi bat autobusetan joango gara, eta sei medikuk, bi farmazialarik… osatutako talde batek lagunduko digu. Osasun arloko profesional handien babesa handia dugu”. Lupek gaineratu du Ospitalitatetik oso pozik daudela taldean egiten den lanarekin, “hori, Gipuzkoako abegi onaren isla da”.

Erromesaldirako izen-ematea martxoaren 19tik apirilaren 10era egongo da zabalik (hospitalidaddelourdesgipuzkoa@gmail.com).