Oharra: Liturgia eta espiritualitate pastoraltzarako gotzain ordezkaritza
Donostia, 2025eko apirilaren 21
Apaiz anaia maitea:
Frantzisko gure aita santu maitea hil ondoren, Pedroren aulkia hutsik geratu da, oinordeko baten izendapenaren zain.
Aita Santuaren heriotzaren berri izan ondoren, komenigarria da katedral, parrokia eta beste elizetan dolu kanpaiak jotzea, batez ere heriotzaren egunean eta hileten egunean.
Gaurdanik eta aita santu berria aukeratu bitartean, ez da aita santurik aipatuko eukaristi otoitzean. Bertako gotzaina bakarrik. Adibidez, II. eukaristi otoitzean esango da: Izan gogoan, Jauna, mundo guztian zabaldurik dagoen zure eliza, Fernando gure gotzainarekin…
Bestalde Frantzisko aita santuaren betiko atsedenaren alde otoitz egiteko gonbidapena egiten dizuegu, bai mezako Jainkoaren herriaren otoitzean, baita Meza liburuko hildakoentzako mezen artean dagoen aita santua hilaren aldeko meza formularioa erabiliz ere, IV. Atala: Hilen aldeko beste otoitz batzuk (Erromako Meza liburua, 1271-1273. or.), astegunetan erabil daitezke meza hauek (pazko zortzigarrenaren ondoren). Mezako guztietako mementuan ere aipa daiteke.
Aita Santuaren aldeko hileta-elizkizuna ez da egin behar Erromako San Pedro basilikan egindako hiletak baino lehen. Behin hauek ospatuz gero, nobemdialak deituriko aldian, elizbarruti izaerako hileta bat antolatuko da Katedral Eliza Santuan, eta parrokiek eta beste elkarteek ere egin ahal izango dute elizbarrutiko hileta ospatu ondoren.
Bestalde, hileten ondoren, Aita Santu berria aukeratu arte, ospa daiteke astegunetan, zenbait beharralditarako 4. Meza: Aita santua nahiz gotzaina aukeratzeko (Erromako Meza liburua, 1142- 1143.or), baita egoera honi dagokion eskari bereziren bat Jainkoaren herriaren otoitzean erantsiz ere.
Eska dezagun guztion artean Espiritu Santuaren arnasa, Elizaren ontzia Kristogana eramaten jarraituko duen aita santu berria eman diezagun.
Jaso nire besarkada beroa.
Unai Manterola Albizu
(Liturgiarako gotzain ordezkaria)