Jubileuari hasiera emateko gonbidapena (Artzain Ona katedrala, urrtarrilak 6, 19:00etan)
Datorren astelehenean, urtarrilak 6, Errege Eguna, Frantzisko Aita Santuak deitu duen Urte Santu Jubileua hasiko da gure elizbarrutian. Hori dela eta, 19:00etan, Donostiako Artzain Ona katedralean ospatuko den irekiera mezan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Urte Santu Jubileu hau Hezkuntza eta Kulturako Dicasterioko Kardinal Prefektuak inauguratzen duen jubileu unibertsalaren baitan kokatzen da; Aita Santuak Jose Tolentino de Mendonça bidali du gure herriko Elizarekin bat egiteko. Elkarrekin ospatuko dugu ere gainera, gure elizbarrutia martxan jarri zeneko 75. urteurrena, guztia, munduko Elizarekin bateginik.
Gure gotzain Fernando Prado Ayusok bere “Harengan gure Itxaropena” pastoral gutunean iragarri zuen bezala, Arantzazu eta Loiolako santutegietan ere laster abian jarriko da Urte Santu Jubileuarra.
Ondorengo hitzekin, elizbarrutiko partaideei ospakizunean parte hartzeko gonbidatzen ditu Fernando Prado monsinoreak:
Elizbarrutiko apaiz guztiak, sekularrak eta erregularrak, biziki gonbidatzen zaituztet Kardinalarekin batera aldarean biltzera. Bizitza sagaratura eta Jainkoaren herria elkarrekin osatzen dugun gainerako laiko guztiak ere gonbidatzen ditut. Jubileu Urtea gure elizbarrutiko bizitzarako benetan gertaera garrantzitsua izango delakoan, “Itxaropenean Erromes” abiatzen gara.
Urtarrilaren 6an, 19: 00etatik aurrera, Katedralera hurbildu ezingo direnek, emanaldia zuzen-zuzenean jarraitzeko aukera izango dute gure YouTube kanalean.
José Tolentino de Mendonça monsinore kardinalaren bisita (urtarrilak 6-8)
Gipuzkoan egoten den bitartean, urtarrilaren 6tik 8ra, Jose Tolentino de Mendonçak, gure herriaren erlijio eta kultura aberastasuna bertatik bertara ezagutzeko, bisita ezberdinak egingo ditu Gipuzkoan barrena (Arantzazu, Loiola, etab.). Era berean, garrantzi berezia duten bi ekitalditan parte hartuko du:
1. “Fedea eta kultura solasean”
o Eguna: 2025eko urtarrilaren 7a
o Lekua: Donostiako Aquariuma.
2. “Fedea, hezkuntza eta kultura adimen artifizialaren aroan”
o Data: urtarrilak 8 (asteazkena)
o Lekua: Foro Aretoa, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa
Jose Tolentino de Mendonça kardinala
Kardenala, humanista, teologoa, idazlea eta irakaslea, Frantziskoren aitasantutzako erreferentziazko intelektualetako bat da. 1965eko abenduaren 15ean, Madeira uhartean jaioa. Portugalgo Unibertsitate Katolikoan (Lisboa) hasi zituen ikasketak 1986 urtean; 1989an Teologian lizentziatu zen. Fedearen eta Kulturaren artean eginiko ibilbide eta ekarpenengatik, garrantzi handiko ahotsa da Elizarentzat eta mundu garaikidearentzat.
________________________________________
Urtarrilaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Artzain Ona katedralean, Urte Santu Jubileuarrari hasiera emango diogu elkarrekin.