Blog

Xabieraldiak 2025

Xabieraldiak 2025

Aurreko urteetan bezala, datorren Martxoaren 15ean, larunbata, ospatuko den Bigarren Xabierraldian parte hartzeko autobusak antolatu ditu Donostiako Elizbarrutiko Erromesaldien idazkaritzak.

Nafarroako Xabierren Gaztelura, Xabierko Frantzizko santuaren sorlekura egiten den urteroko erromesaldia da Xabierraldia.

Bertara joateko, autobusak, ondorengo gure Elizbarrutiko herri hauetatik irtengo dira: Eibar, Irun Zumaia, Zumarraga, Donostia, Ordizia, Bergara…

Norbaitek beste bilketa-lekuren bat gehitu nahi badu, inguru horretan erromes talde handi bat egon daitekeela aurreikusten duelako, jakinarazi antolakuntzari.

Izena on line emateko, erabili ondorengo esteka edo QR: : https://labur.eus/javierada

Autobusen txartelen prezioak:

  • 18 urtetik beherakoek: 20 euro.
  • Gainontzekoek: 35 euro
  • Prezio berezia (familia osoak): 80 euro

Ordainketa, Bizum bidez egin daiteke: 646 970 983 (jarri izen abizenak).

Eman izena, eta parte hartu!