Laikoentzako formazio jardunaldia
Urtarrilaren 24ean, larunbata, 9:30etik 13:00etara, elizbarrutiko seminarioan (Heriz pasealekua, 82) laikoei zuzenduriko formakuntza jardunaldia ospatuko da.
Elizaren Doktrina Sozialaren argitan, laikoak bizitza publikoan duen parte hartzea izango da hizpide.
Parte hartu nahi duen pertsona orok ondorengo inprimakian eman behar du izena, 22a baino lehen: https://forms.office.com/e/7xmpr26q2x
Topaketaren lehen atalean, Carlos García de Andoinek (Zientzia Politikoetan doktorea, eta Teologia eta Psikologian lizentziatua) hitzaldia emango du elkarrizketa eran.
Kafe bat hartzeko egingo den tartearen ondoren, formakuntza jardunaldian parte hartuko dutenek, talde-lana egingo dute hizlariarekin solasean aritu aurretik.
Urtarrilaren 24an elkar ikusiko dugu.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira