16 abendua, 2025
|
Oharrak
Saint-Saënseko Gabonetako Oratorioa Artzain Onaren katedralean ospatuko da
Abenduaren 20an, datorren larunbatean, Camille Saint-Saëns-en “Gabonetako Oratorioa (Op. 12)”, arratsaldeko 20:00etan, Artzain Onaren katedralean ospatuko dela jakinarazten du Donostiako Elizbarrutiak.
Emanaldia, Mariaren Bihotza Abesbatzak interpretatuko du. Bakarlari lanetan, Ana Otxoa (sopranoa), Marife Nogales (mezzosopranoa), Ainhoa Zubillaga (altua), Imanol Laura (tenorra) eta Juan Laboreria (baritonoa) arituko dira.
Musika zuzendaritza lanak, Alain Ayerdik egingo ditu, eta Arkaitz Mendozek organoa joko du.
Errepertorio sakratuko lan bikaina, Eguberri garaiko musika-proposamen apartaz gozatzeko, hiria, katedralera hurbiltzera gonbidatzen du Donostiako Elizbarrutiak.
Kontzertuaren nondik norakoa.
Lana: Camille Saint-Saënsen Gabonetako Oratorioa (Op. 12).
Lekua: Artzain Ona katedrala (Donostia).
Data: Abenduak 20, larunbata.
Ordua: 20:00etan.
Parte hartzaileak: Mariaren Bihotza Abesbatza eta bakarlariak.
Zuzendaria: Alain Ayerdi.
Organoa: Arkaitz Mendoz.