Blog

Donostiako Elizbarrutiak, ‘Infoparticipa zigilua’ jaso du komunikazioaren kalitate eta gardentasunagatik

Donostiako Elizbarrutiak, ‘Infoparticipa zigilua’ jaso du komunikazioaren kalitate eta gardentasunagatik

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak, Espainiako Gotzainen Batzarra (EEE), eta Espainiako 19 elizbarrutiri ‘Infoparticipa zigilua’ eman die; horien artean Donostiako Elizbarrutiari, bere web orriaren bidez erakundeen komunikazioaren kalitate eta gardentasunaren arloan duen jardunbide egokiagatik.

Ivan Benkoren (komunikazio ordezkaritza) hitzetan, “Aitortza hau bultzada da gure elizbarrutiak, Eliza osoarekin bat eginez, abiatu duen gardentasun biderako. Gardentasuna bilatzea benetakotasun ariketa bat besterik ez da, toki guztietara iritsi behar duen sinodalitate horren komunikazioaren bidezko adierazpena, baita datuetara, ekonomiara eta komunikaziora ere. ‘Infoparticipa zigilua’ alor ezberdinetako talde baten ahalegin handiaren ondorio da (ekonomia, ondarea, idazkaritza, informatika, komunikazioa…), eta lanean jarraituko dugu, urtero, lortutako gardentasun mailak, are handitu daitezen”.

Zer da ‘Infoparticipa zigilua’?

Infoparticipa, 2012. urteaz geroztik martxan dagoen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren ikerketa-proiektu bat da. Gaur egun, unibertsitateko Soinu Komunikazio, Estrategia eta Gardentasun (ComSET) ikerketa-taldeak kudeatzen du azterlana; Armand Balsebrek zuzentzen du, eta Marta Corcoy da koordinatzailea.

2022an, Infoparticipa proiektua txalotua izan zen Gobernu Irekiaren eta Jasangarritasunaren esparruan egindako lan onagatik, eta ondorioz, Nazioarteko Gobernu Irekiaren Sare Akademikoaren saria (Nazioarteko Raga) jaso zuen. 2024-2025 ikasturtean, bere informazio zerbitzuen kalitatea ezagutzeko eta hobetzeko asmoz, Espainiako Gotzainen Batzarrak (EEE), lehen aldiz, parte hartu du unibertsitatearen Infoparticipa azterketan.