Blog

Kristau sarbidea misio garaian

Kristau sarbidea misio garaian

Donostiako seminarioan, datorren azaroaren 8an, larunbata, ospatuko dugun Elizbarrutiko Ebanjelizazio Jardunaldian parte hartzeko deia egiten dizugu.

Jardunaldi honek eliz elkartasuna, Espiritua elkarrekin entzuteko eta gure zeregin ebanjelizatzailea sendotzeko, elkartze eta bereizketarako gunea izan nahi du. Azkar aldatzen ari den mundu honetan, eta gero eta sekularizatuago dagoen gizartean, Eliza, bere misiolari grina berritzera deitua dago.

“Kristau guztiei dei egiten diet, edozein toki eta egoeratan daudela ere, berri dezaten beraien Jesukristorekin aurkitzea edo, erabaki dezatela gutxienez, Berak bila ditzan uztea, egunero atsedenik gabe horretan saiatzea” (Frantzisko Aita Santua).

Horregatik, kristau sarbidea misiolari lanean ber-aurkitzeak, iturrietara itzultzea esan nahi du; lehenengo kristauen espiritua berritzea, eta benetako pastoral ekintza oro, Jaunarekin topaketaren esperientzia bizitik sortzen dela onartzea, alegia.

Jardunaldian Juan Carlos Carvajal Blanco Ebanjelizatzearen eta Katekesiaren Teologiako katedradunak parte hartuko du. Bi hitzaldi eskainiko dizkigu: “Kristau sarbidea, misio ebanjelizatzailearen funtsezko gunea” eta “RICA, Elizaren Kristau Sarbidearen erreferentzia-esparrua”.

Hitza entzunez eta hausnarketa partekatuz, misioaren sua berpiztera bultza gaitzakeen jardunaldi bizia izatea nahi dugu. Beraz, parte hartzera animatzen zaitugu, eta baita zure parrokia taldeak, katekistak, pastoral eragileak eta elkarteetako kideak gonbidatu ditzazun.

 

Izena emateko link-a ere bidaltzen dizuegu:

https://forms.office.com/e/vQ3CU3fZ49

 

Egitaraua hemen deskargatu

Kartela hemen deskargatu