Blog

Oñatiko San Migel parrokiak ateak berriro ireki ditu zaharberritze lanak amaitu ondoren

Oñatiko San Migel parrokiak ateak berriro ireki ditu zaharberritze lanak amaitu ondoren

Xabier Mendizabal, Horacio Argarate, Arantxa Otaduy

Elizak bere distira berreskuratzen du erretaula garbitu ondoren, jatorrizko zorua berreskuratzearekin, eta argiztapen sistema berritzaile baten eskutik. Datorren martxoaren 1ean, inaugurazio Eukaristian, gotzaina izango da buru

Oñatiko parrokia-elkartea, zorioneko dago. Zaharberritze-lanak direla eta, San Migel parrokiako lanak amaitu berritan, ohiko liturgia-ospakizunei berriro ekiteko prest dago. Egindako lanak, prentsaurrekoan aurkeztu dira, eta, ondarearen garbitasuna, eta zaintza ez ezik, argiari esker, elizaren atmosferaren eraldaketa osoa ere nabarmendu da.

Zaharberritze osoa, eta aurkikuntza historikoak

Bertako zaharberritzaile Xabier Mendizabalek zuzendutako lanak, erretaulen gainazala garbitzean, eta finkatzean oinarritu dira. Erretauletako askok zikinkeria eta hondakinak pilatuak zituzten.

Prozesuan zehar, ‘ezkutuan’ zeuden aurkikuntza harrigarriak atera dira argitara, hala nola, erretaula nagusiaren atzean zeuden horma-pinturak, eta Arrosarioko erretaulan dagoen “oihal” motako irekiera-mekanismo bitxi bat; orain arte ezagutzen ez zen ‘liturgia-antzerkia’ eskaintzen du. Era berean, zoruaren garbiketaren ondorioz, harriak jatorrizko kolorea berreskuratu du, guneari askoz argitasun handiagoa emanez.

Argiztapen teologiko berria

Esku hartzearen elementu azpimarragarrienetako bat, argiztapen sistema erabateko berritzea izan da; Lumisi enpresak, Santiagoko katedraleko edo Familia Santuko proiektuen arduradunak, gauzatu dute. Sistema berriaren eskutik, antzinako argiztapenaren ordez —hotza eta gehiegizkoa— argi beroagoa jarriko du, misterioa eta espiritualtasuna berreskuratzeko. Bide batez, kandelen efektua imitatuz, eta arkitektura eta irudi sakratuak nabarmenduz. Horrez gain, argi berrien altuera jaitsi dute, etorkizunean, aldamio handien beharrik gabe mantentze-lanak errazteko.

Hurrengo ekitaldiak, eta Gotzainaren bisita

Lanen amaiera ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira:

  • Martxoak 1, igandea: elizaren irekiera ofiziala, Fernando Prado gotzain jauna buru izango duen mezaren eskutik.
  • Martxoak 2, astelehena: Kultura eta jendarteratze-jardunaldia. Goizean, Arantxa Otaduyk “Lumen” izeneko hitzaldia eskainiko du, elizaren aldaketa historikoak, eta kristautasunean argiak duen zentzu haraindikoa azalduz. Arratsaldean, 18:00etan, zaharberritzearen xehetasun artistiko eta teknikoak azaltzeko, Xabier Mendizabal zaharberritzaileak bisita gidatua eskainiko die herritar guztiei.

Organoaren eta berogailu sistemaren konponketa egiteke dauden arren, parrokiak, fededun eta auzokide guztiak euren ondarea ikustera gonbidatzen ditu.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: