Blog

Mons. Fernando Prado: “Keinu solidario bat sinplea eta zehatza”

Mons. Fernando Prado: “Keinu solidario bat sinplea eta zehatza”

Donostiako gotzaina, Mons. Fernando Pradok, Garizuma honetan etxerik gabeko jendeari laguntzeko proiektu zehatz batean laguntzea proposatu dio elizbarrutiko jendeari. Garizumako urte honetako mezuan, gotzainak guztiei dei egiten digu elizbarrutiko “Hotzaldi” proiekturako, etxerik ez dutenei eskainia, lanegun baten baliokidea emateko.

“Keinu solidario sinple eta zehatz bat da, guztiontzat eskuragarria”, adierazi du Mons. Fernando Pradok. Gotzainak guztiei dei egiten digu bakoitzaren hileko diru-sarrerak 30etatik zatitzera eta egun bateko diru-kopurua egitasmoari ematera.

 

Mons. Fernando Pradoren garizumako mezua irakur dezakezu hemen klik eginez.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira