Blog

José Tolentino de Mendonça, Monsinore kardinala, etorriko da gure elizbarrutiko jubileua era solemnean inauguratzera

José Tolentino de Mendonça, Monsinore kardinala, etorriko da gure elizbarrutiko jubileua era solemnean inauguratzera

Aita Santuak, 2025a Jubileu Urtea, edo urte Jubileuarra izango dela iragarri zuen maiatzean, 25 urtean behin gertatzen den ekimena ( https://www.iubilaeum2025.va/es/giubileo-2025/segni-del-giubileo.htm ). Datorren urteko Jubileuaren leloa “Itxaropenean Erromes” izango da.

Jainkoarekiko, lagun hurkoarekiko eta sorkuntza osoarekiko harreman ondo oinarritua berritzeko, urte berezi bati ematen zaio Jubileu izena.

2025eko Jubileua, 2024ko abenduaren 24an emango zaio hasiera ofizialki, Frantzisko Aita Santuak San Pedro plazan zuzenduko duen eukaristia ospakizunarekin. Ondoren, Ate Santuaren irekiera erritoa burutuko da. Hau da, Jesus aurkitzeko edo harengana hurbiltzeko aukera.

Zentzu horretan, Fernando Prado Ayusok, Donostiako gotzaina, jakinarazten dizu, “Aita Santuak, jubileu urtean (2025), Artzain Onaren Katedralean ez ezik, Arantzazuko eta Loiolako gure santutegietan ere Ate Santuak irekitzeko aukera eman digu.

Era berean, bere izenean, José Tolentino de Mendonça, Monsinore kardinala, Kultura eta Hezkuntzarako Dicasterioko prefektua etorriko da gure elizbarrutiko jubileua era solemnean inauguratzera. Gogoratu ere, 2025ean Donostiako Elizbarrutiak 75 urte beteko dituela.

Elizbarrutiko Jubileuaren inaugurazioa, eta Artzain Onaren katedraleko Ate Santuaren irekiera, 2025eko urtarrilaren 6an ospatuko da, Errege-egunaren Ospakizunean, 19:00etan hasiko den urtaroko Eukaristiaren eskutik.

Arantzazuko santutegiko Ate Santua, urtarrilaren 19an zabalduko da, eta Loiolako Santutegikoa, berriz, hilabete bereko 26an. Biziki gonbidatzen zaituztet ekitaldi garrantzitsu hauetan parte hartzera, eta hemendik aurrera «Itxaropenean Erromes» gisa martxan jartzera”.