Asteko berriak
Urbiako ermitaren mendeurrena
Gaur, irailak 28, Urbiako Andre Mariaren ermitak mende bat beteko du Aizkorriko tontorraren magalean. Eraikin txikia artzainentzat zerbitzu bat eskaintzeko borondate irmoarekin eraiki zen; asko eta asko, erlijio sinesmen sakonak zituzten, eta ordu luzez ibili behar zuten Arantzazuko igandetako mezetara joateko. Bere eraikuntzan zeresan handia izan zuen Aita Lizarralde (1884-1935) frantziskotar eta historialariak.
Urbiako ermita Arantzazuko aldizkarian
Urbiako ermitaren mendeurrena dela eta, Arantzazu aldizkariak orrialde batzuk eskaini dizkio baselitza txikiari, bere historia kontatuz, eta mende batez zutik irautea ahalbidetu duten pertsonak nabarmenduz.
Hemen uzten dizugu PDF dokumentuan, Urbiako ermita maiteari buruz irakurri ahal izateko
San Migel
Atzo, irailak 29, igandea, San Migel eguna ospatu zen, eta Gipuzkoan oso maitea den santuaren omenez mezak ospatu ziran parrokietan. Legazpiko ospakizunaren argazkiak dizkizu eskura.
2024ko pastoral urtearen hasiera eta Borja Prieto Esnaolaren presbitero ordenazioa Urretxun
Atzo, irailak 29, Donostiako Elizbarrutiak bere pastoral urteko unerik esanguratsuenetako bat bizi izan zuen Borja Prieto Esnaolaren apaiz-ordenazioaren bidez. Ospakizuna Urretxuko Tourseko San Martin parrokian ospatu zen, apaiz berriaren jaioterrian, eta pastoral urtearen hasierarekin egin zuen bat. Elizkizuna, Fernando Prado Ayusok, Donostiako Gotzaina, zuzendu zuen, eta bertan, elizbarrutiko apaiz ugari, Borjaren senideak, lagunak, Urretxuko bizilagunak, eta Gipuzkoako Eliza osoko kideak han izan ziren.
Harreraren eta fedearen eredu partekatua
Joan den igandean, irailaren 29an, Azkoitian ospatu zen 2024ko Migratzaile eta Errefuxiatuen Munduko Jardunaldia; kultura aniztasunean eta fedearen inguruko batasunean oinarritutako ekitaldia. Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltzak antolatu zuen jardunaldian, kultura ezberdinetako pertsonak batu ziren “Jainkoa bere herriarekin dabil” lelopean. Hau da, jardunaldi honetako mezu nagusia argia izan zen oso: Jainkoa gure aldamenean dabil, eta etorkizun hobeago baten bila datozenei ateak eta bihotzak zabaltzeko gonbidatzen gaitu.
Lehenengo Jaunartze Katekesien hasiera
Urriaren hasierarekin batera, Donostiako Elizbarrutiko parrokietan Lehenengo Jaunartzea prestatzeko katekesiak martxan jarri dira. Une hau funtsezkoa da neska-mutilen hazkuntza espiritualean, eta katekesiek euren fede-bidean laguntzea dute helburu, lehenengo aldiz Eukaristiaren sakramentua jasotzeko.