Asteko berriak
Kolunbarioaren inaugurazioa (San Sebastian Martiria)
Donostiako Antigua auzoko San Sebastian Martiria parrokian. Ospakizuna, 19:00etan hasi zen, Mikel Aranguren bikario nagusia buru zen arratsaldeko mezarekin. Ekimen xume baina hunkigarria izan zen; amaieran, kolunbarioa. bedeinkatu zen.
Katekesien ikasturte hasiera
Donostiako Elizbarrutiak gogo handiz hasi du 2024-2025 katekesi ikasturtea bere parrokietan. Nahiz eta parrokia ezberdinetan katekesietan izen emandako umeen kopuruan aldea egon, herrialde bakoitzak bere errealitatea duelako, fedea helarazten jarraitzeko ilusioa eta gogoa ez da falta.
AdOra-ren lekualdatzea
Duela 12 urte, San Martin parrokiako aldarearen gainean ikusgai dagoen Jesukristo gurtzeko Adoración Perpetua (adOra) martxan jarri zen. Aipatutako urteetan zehar, urteko 365 egunetan eta egun bakoitzeko 24 orduetan egin zaio gurtza.
Azpeitiak hunkiturik agurtu du Kepa Susperregi
39 urtez Azpeitiko parrokian apaiz lanetan aritu ostean, Kepa Susperregik Zarauzko parrokiako ardura hartuko du. Azpeitiak Kepa Susperregirenganako sentitzen duen maitasuna, joan den larunbatean, urriaren 12an, herritarrek antolatu zioten agur hunkigarrian ederki asko islatu zen.
¡Abre los ojos! / Ireki begiak!
Hirugarren jardunaldia: EKIN- Boluntariotza plana
Aurtengo Ibilianek Boluntariotza Planaren hirugarren fasea lantzeko balio izan du. Caritas Gipuzkoako laurogeita hamar bat boluntario bildu ginen urriaren 5ean Seminarioan, etorkizuneko ekintzak zehazteko eskatzen zigun fase exijente honi erantzuteko asmoz.
Agerian (Erakusketa)
“Non agertzen zaigu Jainkoa?” galdera eginez hasi zuen atzo Bixen Vergarak ‘Agerian’ argazki erakusketaren inaugurazio ekitaldia. Irundarraren argazki bilduma, urriaren 25era arte egongo da ikusgai Donostiako seminarioko klaustroan.
Bizitza Sagaratuko Bikario-Ordezkarien bilera
Joan den asteartean, urriaren 15ean, Santa Teresa Jesusena, festa, Gasteizko seminarioan Iruñeko, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako elizbarrutietako Bizitza Sagaratuko Bikario-Ordezkarien bilera ospatu zen. Aita Ignacio Echarte Donostiako Elizbarrutiko Bizitza Sagaratuaren Ordezkaria, joan zen topaketara.
Laikoentzako Gotzain Ordezkaritzaren egitaraua
Donostiako Elizbarrutiko Laikoentzako Gotzain Ordezkaritzak, 2024-2025 pastoral ikasturterako jarduera eta ekitaldien egitaraua iragarri du.
“Cuando Dios llama, da la fuerza” / Antxon Serrano (El Espejo de Gipuzkoa)
Argia mintzo da (Erakusketa)
D’MUSEOAn, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, “Simon Berasaluce. Argia mintzatzen denean” erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 15era arte. Bertan, gazte-gaztetatik, Artearekiko jakinmina eta trebetasunak erakutsi zituen Simon Berasaluce (Deba, 1912 – Donostia, 1993) artistaren lan oparoa ikusi ahal izango da.