Blog

Elizbarrutiaren irrati denboraldi berria

Elizbarrutiaren irrati denboraldi berria

Irratiaren denboraldi berria, jada, abian da COPE Gipuzkoan, Donostiako Elizbarrutiak astero eskaintzen dituen saio pare baten eskutik. Bi irratsaioak, Ivan Benkok aurkezten ditu. Saio hauek, elizaren gaurkotasuna, Gipuzkoako Elizaren bizitza, eta gure lurraldeko errealitate soziala, ikuspegi solidario eta kultural batetik jorratzen dute. Era berean, kristau mezuaren zabalkunderako eta aurkezten zaizkigun erronkei buruzko hausnarketarako tresna izan nahi dute.

El Espejo de Gipuzkoa (COPE Gipuzkoa)

“El Espejo de Gipuzkoa”, ostiralero, 13:30etatik 14:00etara emititzen da, eta hausnarketak, elkarrizketak eta erreportajeak eskaintzen dira bertan. Denboraldi honetan, jada, hiru saio eman dira:

  1. Repaso del verano: Gipuzkoako Elizak uztailean eta abuztuan egindako jardueren laburpena.
  2. “Nuestros sacerdotes”: irratsaioan, On Fernandoren lehen gutun pastorala (“Nuestros sacerdotes”) landu zen; Juan Mari Aizpuruaren historia, hau da, Itziarko organista: 99 urte dituen gizon honek, igandero jotzen jarraitzen du organoa Itziarren; eta Frantzisko Aita Santuak, Asian barrena egindako bidaia aztertu zen.
  3. Izaskun Andueza (3. Izaskun Handueza (misiolaria): Ekuadorren, misiolari esperientziaren berri eman zuen Caritas Gipuzkoako langileari elkarrizketa.

Bihar, irailak 27 ostirala, 13:30etan, laugarren saioa aireratuko da. Bertan, Borja Prieto Esnaola elkarrizketatuko dute, izan ere, datorren igandean, irailak 29, Urretxuko Tours-eko San Martin parrokian apaiztuko baita. 18:00etan hasiko den ospakizun honen eskutik, martxan jarriko da, ofizialki, Elizbarrutiko pastoral ikasturte berria. Era berean, igande honetan Azkoitian ospatuko den Migratzaile eta Errefuxiatuen Munduko Jardunaldia ere izango da hizpide.

Iglesia Noticia (COPE Gipuzkoa) eta Radio Maria-ko albistegiak

“Iglesia Noticia” COPEren zabaltzen den asteko bigarren programa da; igandeetan 09:45etik 10:00etara emititzen da. Albistegi honetan elizaren gaurkotasunari buruzko albiste nagusiak jasotzen dira, tokikoak, nazio mailakoak zein nazioartekoak; bertan, katolikoentzat garrantzitsuak diren ekitaldien ikuspegi argi eta zehatzen berri ematen da.

Era berean, baina iraupen laburragoan, Donostiako Elizbarrutiak, ostiralero, Radio Maria-ren albistegi nazionalean parte hartzen du. Bi programak Spotify-en zintzilikatzen dira.

Podcast berria

Aipatutako programez gain, Donostiako Elizbarrutiaren “Gure Eliza / Nuestra Iglesia” izenburua daraman podcast berriaren hasierako atala entzun dezakezu.

Podcast honek Gipuzkoako kristau-elkartearen bizitza eta aniztasun aberatsa ezagutaraztea du helburu. Atal bakoitzean, gure parrokien, gazteen eta erlijio-elkarteen gertaera eta nondik norakoak aztertzen dira; horrez gain, elizbarrutiko ordezkaritza ezberdinen lana nabarmentzen da. Beti, konpromisotik, fedetik eta elkartasunetik lan eginez.

Ez galdu denboraldi berri hau, elkarrekin, ibiltzera, hausnartzera eta elkartean haztera gonbidatzen gaituena.