Blog

(Otsailak 16) On Juan Maria Uriarte osasun-egoerari buruzko informazioa

(Otsailak 16) On Juan Maria Uriarte osasun-egoerari buruzko informazioa

Eguneratua: otsailak 16, 12:00tan

Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituak (Fruniz, 1933) Basurtuko Ospitalean jarraitzen du (Bilbo). Bere egoeraren larritasunaren barruan, egonkor dago, ondo lagunduta. Ez dago hobekuntza-zantzurik. Bere osasunaren alde otoitz egiten jarraitzen dugu.

Eguneratua: otsailak 14, 20:00tan

Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituak (Fruniz, 1933) Basurtuko Unibertsitate Ospitalean (Bilbo) jarraitzen du, joan den igandean iktus larria jasan ondoren. Bere egoerak ez du hobekuntza nabarmenik ematen. Lasai dago, solairuko gela batean, familiakoekin eta gertuko pertsonekin batera. Joseba Segura Bilboko gotzainak gaixoen gantzuduraren sakramentua eman zion atzo Juan Maria Uriarte jaunari, eta egoeraren berri ematen Fernando jaunari.

Haren alde otoitz egiten jarraitzen dugu.

Eguneratua: otsailak 13

On Juan Maria Uriarte (Fruniz, 1933), Donostiako gotzain emeritua, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko ZIUko behaketa sailean dago iktus bat izan ondoren. Donostiako gotzainak, On Fernando Prado jaunak, On Jose Mariari ahalik eta arinen suspertzea opa dio, eta bere alde otoitz egiteko eskaera luzatu digu guztiei.