Blog

Etorkinen Pastoraltzaren Abendualdiko erretiroa

Etorkinen Pastoraltzaren Abendualdiko erretiroa

Bizitza topaketaz topaketa eraikitzen denez,, Elizbarrutiko Etorkinen Pastoraltzak, datorren abenduaren 14an, Donostiako seminarioan (ordutegia, 10:00etatik 17:00etara) ospatuko den Abendualdiko Erretirora gonbidatzen zaitu.

Erretiro hau aukera paregabea da gure bizitzaz, eta Jainkoarekin dugun harremanaz hausnartzeko, baita geure buruarekin, eta pertsonekin bat egiteko ere. Ekitaldia Fernando Redondo Pavonek gidatuko du.

Espainiako Gotzainen Batzarreko Migrazioen Saileko zuzendariak jorratuko duen gaia, “Espero porque mi Alma tiene Sed de Dios” izango da. Jardunaldian, gure Jainkoaren egarriaz, eta gure bizitzan hura aurkitzeko beharraz hausnartuko da.

Gogoeta, otoitz eta Jainkoarekiko topaketa egun honetako Erretirora hurbiltzen direnekin bat egitera gonbidatzen zaitu Etorkinen Pastoraltzak.

 

Data: abenduak 14

Bilgunea: Donostiako Elizbarrutiko seminarioa

Ordutegia: 10:00etatik 17:00etara

Hizlaria: Fernando Redondo Pavón (Espainiako Gotzainen Batzarreko Migrazioen Saileko zuzendaria).

Izenburua: “Espero porque mi Alma tiene Sed de Dios”.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarri harremanetan Olindarekin (639 417 825) edo Leirerekin (635 733 984).