31 maiatza, 2024
|
Bikaritza Nagusia, Elizbarrutia, Gaurkotasuna, Obispo D. Fernando
Elizbarrutien arteko bilera
Joan zen maiatzaren 29an, asteazkena, elizbarrutien arteko bilera garrantzitsua ospatu zen Donostiako Seminarioan. Bertan izan ziren On Florencio Roselló, Iruñeko artzapezpikua eta Tuterako gotzaina, On Joseba Segura, Bilboko gotzaina, On Juan Carlos Elizalde, Gasteizko gotzaina, eta On Fernando Prado, Donostiako gotzaina; elizbarruti bakoitzeko bikario nagusiak ere bileran parte hartu zuten.
Apaiztegien etorkizuna, katekesi proiektu berrien lanketan laguntzeko aukera, adin txikikoak babesteko elizbarrutiko bulegoak, eta Eliza Unibertsalaren Jubileuaz gain, gure elizbarrutiek laster 75 urte beteko duten Jubileu urtea, batera ospatzea izan ziren, gotzainek, Gipuzkoako hiriburuan egindako bileran jorratutako gaietako batzuk.