9 urria, 2024
|
Bikaritza Nagusia, Gaurkotasuna, Obispo D. Fernando
Elizbarrutien arteko bilera
On Fernando Prado gotzaina, eta Mikel Aranguren bikario nagusia, Gasteiz eta Bilboko gotzainekin eta Iruñeko artzapezpikuarekin bildu dira Arabako hiriburuan. Bertan izan dira ere elizbarruti bakoitzeko bikario nagusiak ere.
Bileran, lau elizbarrutietako gai amankomunak landu dira, besteak beste, eukaristia ospakizunetarako euskarazko erritual berriak, bizitza erlijiosoko elkarteen errealitatea, eta euren bokazioen etorkizuna.
Gai horietaz gain, Bilboko eta Donostiako elizbarrutien sorreraren 75. urteurrenaren prestaketak, eta Eliza osoak 2025ean ospatuko duen Jubileua ere izan dituzte hizpide.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira