2024ko Arantzazuko Gurutze Bidea: Indarberri zaitez!
“Indarberritu zaitez!” lelopean, Donostiako Elizbarrutiak, gurutze-bide hunkigarria ospatu du; 1.000 kristau inguruk egin dute bat Arantzazurako igoerarekin. Jardunaldia, goizeko 9:00etan hasi da, Fernando gotzainaren hitzekin; gotzainak, garizuma garai honetan, elizbarrutiarrak otoitz eta berrikuntza espiritualean bat egin dezaten gonbidatu ditu.
Igoera oinez egin zezaketeen parte-hartzaileek, Gurutz-bidea, tipi-tapa egin dute; mugitzeko zailtasunak dituztenek, berriz, autobusez igo dira Arantzazura. Igoera guztian zehar, bozgorailu batzuei esker, bertaratutako guztiek aukera izan dute bateginik otoitz egiteko, oinez edo Arantzazun zain egonik ere.
Nahiz eta ibilaldian zeharreko une ezberdinetan euri fin-fin bat jasan, eta ondorioz aterkiak zabaldu behar izan, eguraldia, ibilaldian atsegina izan da oro har. Jada, Arantzazun, otoitzaldian, Gotzainak hitz batzuk luzatu ditu bildutakoei; Gurutzearen esanahia eta Jesusekin batera ibiltzearen kemena azpimarratu ditu.
Jardunaldia “Arantzazuko Ama Birjina” kanta abestuz emanda amaitutzat topaketa.
Azkenik, bertaratutakoek aukera izan dute lagunartean hitz egiteko autobusak abiatu bitartean (13:00etan). Hurbiltzen ari den Aste Santuari begira, Arantzazuko gurutze-bidea, fededun guztiei egindako gonbidapena izan da bere fedea eta espiritualtasuna berritu dezaten.
Gurutze Bidearen gidoia hemen deskargatu dezakezu PDF formatuan.