23 otsaila, 2026
|
Oharrak
Gurutze bidea Garizumako ostiral guztietan
Tradizioari jarraituz, Urgulleko Jesusen Bihotzaren Lagunen Elkarteak Gurutze bideak antolatuko ditu Urgull mendian Garizumako ostiral guztietan.
Aurten, lehen Gurutze bidea, otsailaren 20an, ostirala, ospatuko da. Ondorengo datak:
Otsailak, 27
Martxoak, 6
Martxoak, 13
Martxoak, 20
Martxoak, 27
Gurutze-bidea 9:00etan hasiko da, Urgull mendiko guardetxetik, hau da, San Telmoko igoerak eta Gaztelubidekoak bat egiten duten lekutik.
Ondoren, ostiralero bezala, 09:30ean, Meza Santua ospatzen da Urgull mendiko kaperan.
Elkarteak zera gogoratzen du, Ostiral Santuko Gurutze-bidea ez duela elkarteak antolatzen, Santa Maria parrokiak baizik.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira