Blog

Pobreen Mundu mailako VIII. jardunaldia

Pobreen Mundu mailako VIII. jardunaldia

Datorren igandean, azaroak 17, Pobreen Munduko mailako VIII. Jardunaldia ospatuko du Elizak. Frantzisko Aita Santuak otoitzari eskainitako urteari lotu nahi izan dio Jardunaldi hau; ‘2025eko Jubileu Arruntaren’ bezperan, “La oración del pobre sube hasta Dios” (cfr. Si 21,5) izango da leloa.
Egin klik HEMEN eta “La oración del pobre sube hasta Dios”, Aita Santuaren mezua irakurri ahal izango duzu bere osotasunean. Frantzisko Aita Santuak dioen bezala, Pobreen Mundu mailako Jardunaldia “eliza osatzen dugun ororentzat nahitaezko hitzordua da”, eta gogorarazi du, “Urte Santurako bidean, ‘itxaropenaren erromes’ izatera gonbidatzen gaitu, etorkizun hobe baterako zeinu zehatzak eskainiz. Ez ahaztu maitasunaren xehetasun txikiak zaintzea”.
Aita Santuak zera azpimarratzen du, “Jesusen bideari jarraituz, behartsuen lagunak izatera deituak gaudela, bera izan baitzen azkenengoekin solidarioa egin zen lehena”. Aita Santuak bide honetan Jainkoaren Ama Santuak, Maria Guztiz Santuak, lagundu gaitzala eskatzen du”, hau da, “Banneuxen agertu eta ahaztu behar ez dugun mezua utzi ziguna: “Pobreen Ama Birjina naiz”.