Bikotean Bizi eta Haztea
Datorren asteburuan, Donostiako Elizbarrutiko Andre Mariaren Taldeak, “XA3 ihesaldia, ahaztuko ez duzuen esperientzia paregabea oparitu” izenburua duen jarduera interesgarria antolatuko du.
“ENScapada 2025ek”, eguneroko errutinaren eta bizitzaren erdian geldialdi bat egiteko aukera eskaintzen die bikoteei; elkarri une bat eskaintzeko, alegia. Jardunaldia, datorren larunbatean, apirilak 5, ospatuko da Aldapeta Maria ikastetxean (Donostia). Ordutegia: 16:00etatik 19:30era.
“Bat gara, hiru gara” da Andre Mariaren Taldeak-en leloa, eta datorren larunbata arratsaldean, talde bilera bat zertan den ezagutzera emango du.
Aipatutako topaketetan, lau edo bost senar-emaztek eta apaiz batek osatzen duten talde bakoitzak, hilero, bere egunerokoa partekatzen dute. Hau da, bizitza, Jesus lagun izanik. Senar-emazteen espiritualtasuna eta elkarrekiko laguntza ere, bi euskarri garrantzitsu dira.
Donostiako Elizbarrutiko Andre Mariaren Taldeak jakinmina duten bikoteak animatu nahi ditu jarduerara hurbildu daitezen. Hau da, fedea indartzen joan dadin, bikote-bizitza, hazten jarraitzeko “opari” gisa sentitu dezatela.
Zuen bikote-bizitza hazteko, eta pozik egiteko bitarteko eta tresna berriak aurkitu nahi badituzue, ez izan zalantzarik. Eman izena!
Jardueran parte hartzeko, martxoaren 3a baino lehen (osteguna), izen emate orria bete behar da QRaren bidez. Andre Mariaren Taldeak (www.equiposens.org) datorren larunbateko ekimenera azaltzeko eta arratsaldea partekatzeko deia luzatzen dizue.