20 azaroa, 2024
|
Gaurkotasuna, Hezkuntza
Gabonetako XI. Postalen Marrazki lehiaketa
Donostiako Elizbarrutiko Ebanjelizatze sailak, Gabonetako XI. Postalen marrazki lehiaketan parte hartzeko gonbita luzatu die Gipuzkoako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleei.
Marrazkiak DINA A4 edo A5 formatuan aurkeztu ahal izango dira abenduaren 13a baino lehen. Marrazkiaren atzean, egilearen izen abizenak, ikasturtea eta ikastetxearen izena azaldu behar dute. Nora bidali behar dira Postalen marrazkiak? Ondorengo helbide honetara:
Donostiako Elizbarrutia, Irakaskuntza Idazkaritza. Heriz Pasealekua 82, 20008 Donostia.
Saridunak nor izan diren ikastetxeei jakinaraziko zaie, eta sari-banaketa, Artzain Onaren katedralean ospatuko da, abenduaren 22an, eguerdiko 12:00etako mezaren amaieran.