Blog

Zorionak Caritas Gipuzkoa!

Zorionak Caritas Gipuzkoa!

Gaur eguerdia, Donostiako Trinitate plazan, Caritas Gipuzkoaren 60. urteurrena ospatzen hasteko ekitaldia jendetsua burutu da.

Bertan, erakundeko hamaika partaide bildu dira; boluntarioak, zerbitzuetako parte hartzaileak, langileak… Donostiako Alde Zaharreko gune esanguratsu honetan ere, Fernando Prado Ayusok, parte hartu du.

Donostiako Elizbarrutiko gotzainak, urte hauetan guztietatako, Caritas Gipuzkoaren ibilbide luze eta oparoa izan du gogoan; 60 urte hauetan, gizarteak ia ‘ikusten’ ez dituen pertsonekiko egin duen lan eskuzabala azpimarratu du. Iraganari esker onez, orainaldian, etorkizun oparoa desio izan dio ondo baino hobeto ezagutzen duen erakundeari.

Zera azpimarratu du,

“Caritasen lana, egitasmo honen abiarazle handiari dagokio, hau da, Jesusi, eta harengandik datorkigun Ebanjelioari”.

“Esker onez begiratzen diogu iraganari, eta jakinduriaz ere so egiten diogu, egiten ari garenetik ikasteko. Eta gaur egun Caritas denaren orainari ere begiratzen diogu; familia oso handia, kolore askotakoa. Oso errealitate bizia, primerako lana egiten jarraitzen duena.

Elizbarrutiko gotzain bezala, Caritasek maila guztietan egiten duen lanaz harro nagoela esatea gustatzen zait; esparru profesionalenetatik hasi, eta boluntaritzaraino. Harro gaude, Elizatik, Caritasen eskutik, Gipuzkoako gizarteari, eta baita mugaz haratago ere, egiten duen ongia ikusteaz”.

Hona hemen Gotzainaren hitzak

Ondoren Caritas Gipuzkoako presidentea den Jose Ramon Aramendik hartu du hitza, eta urtetan Caritasen alboan egon direnak izan ditu gogoan, besteak beste.

Biziki hunkigarriak izan dira, Kontxi Espinok, eta San Bizente elizako boluntarioa den Maribel Zeberioren hitzak. Lehenak, “nik ez dut Caritasekiko sentitzen dudana azaltzeko aldez aurretik idatzitako testu prestaturik behar, niri guztia, bihotzetik ateratzen zait”, adierazi du esker onez.

Bildutakoek, Errenteriako Beraun auzoko abesbatzaren kantekin gozatu ondoren, eta Familia Argazkia egin ostean, urtebetetze pasteleko kandelak piztu, “Zorionak Zuri” kantatu, eta ekitaldian elkartutakoen sabelek, pastel zatiekin, gozatu ederra hartu dute.

Beste behin, ZORIONAK Caritas!

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: