Ordezkaritzaren xedea: laikoaren bokazioa zaindu, bultzatu eta lagundu eliza sinodalaren testuinguruan; nortasun kristaua, eliztarra eta gizarte-konpromisoa indartuz, prestakuntza, partaidetza eta gertukoa den pastoraltza baten bidez.

Helburuak:

  1. Laikoei bokazioa eta bataio-nortasuna aurkitzen eta sakontzen laguntzea.
  2. Laikoen artean erantzunkidetasuna bultzatzea.
  3. Misiolari dimentsioa indartzea, bai Elizaren barruan bai gizartean hartutako konpromisotik abiatuta.
  4. Gizatiarrak eta espiritualak izango diren animazio eta bidelaguntza egiturak eta prozesuak sortzea.
  5. Elkarte eta talde laiko koordinatuen arteko bidalaguntzan ekin eta elizbarrutiko elizan integratzen laguntzea.
  6. Elkargune izatea: elkarte, mugimendu eta talderik ez duten laikoen arteko elkarrizketarako eta elkarlanerako gune komuna izatea.
  7. Laikoen Mahaiarekin jarraitzea, elizbarrutiko bizitzan hauen arteko partehartze handiagoa sustatzeko.
  8. Laikoentzako osokoa den Formazioa, jarraitua eta testuinguruan kokatutakoa bermatzea.
  9. Elizbarrutiko Sinodoan laiko orok, elkartuak izan zein ez, parte hartzera sentsibilizatzea eta animatzea.

2026-2027ko EGUTEGIA

Laikogune proiektua

Elizbarrutiko parrokietako
laikoekin bidelaguntza
Ikasturtean zehar

Laikoen Mahaia

Elizbarrutiko seminarioan
urriaren 27an
18:00etatik 20:00etara

Formazio jardunaldia

“Presentzia bizitza publikoan”
Elizbarrutiko seminarioan
urtarrilaren 30ean
10:00etatik 13:00etara

Elizbarrutiko topaketa

Elizbarrutiko seminarioan
maiatzaren 15ean
10:00etatik 13:30era

Gogojardunak

Loiolan
ekainean 24-28

Puedes descargar el folleto informativo desde aquí.

Kontaktua

Gotzain ordezkaria: Miren Idoia Iturrioz Etxabeguren
E-mail: iiturrioz@elizagipuzkoa.org
Telefonoa: 943 285 000
Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia

Albisteak