Blog

Mutiloak eskuzabaltasunez hartu zuen parroko berria, Gotzaina buru izan zen ospakizunean.

Mutiloak eskuzabaltasunez hartu zuen parroko berria, Gotzaina buru izan zen ospakizunean.

Mutiloako kristau-elkarteak egun kuttun, eta emozioz beterikoa bizi izan zuen joan den igandean, bere erretore berria den Ivan Munillaren kargu hartzearekin; Zumarraga eta Urretxuko parroko bezala, jada, bere lana burutzen du, eta Legazpi, Gabiria eta Ezkio-Itsasoko parrokietan dagoen apaiz taldeko partaidea da.

Meza, 13:30tan, Lierniko ermitan ospatu zen, leku eder eta sakontasun espiritual handiko inguru naturalean; bailarako fededunek hain maite duten parajean. Meza, Donostiako gotzainak zuzendu zuen, eta bere alboan, Juan Mari Olaetxea, eta Ivan Munilla izan zituen; azken honek, parrokiaren ardura pastorala ofizialki bere gain hartu zuen.

Senide-artekoa, eta parte-hartzailea izan zen oso giroa. Mutiloatik ez ezik, inguruko herrietatik etorritako fededunez bete zen ermita, ‘artzain’ berriari, bere ibilbidearen hasieran laguntzeko gogoz. Kantuak, otoitzak eta anaitasunak kutsu berezia eman zioten eliz-ospakizunari; ekitaldi formal bat baino eliz jai bat bezala bizi izan zen ospakizuna.

Bere homilian, Fernando Prado Ayuso monsinoreak, Eliza bezala, bidean barrena, elkarrekin ibiltzearen garrantzia azpimarratu zuen, apaizen lan apal eta hurbilaren balioa azpimarratuz. “Artzaina herriaren baitan bizitzera deitua dago, bere nondik norakoa ezagutzera, bere pozak eta penak partekatzera, itxaropenaren lekuko izatera”, adierazi zuen gotzainak Ivani maitasun bereziz zuzenduz.

Fededunei, elizbarrutiko pastoral eta misiolari eraberritzeari begira, ikasturte honetako pastoral lehentasunei buruz hitz egin zien, martxan dagoen hausnarketa prozesua azpimarratuz, eta bertan parte hartzeko gonbitea eginez; ekimena, orain, bere une erabakigarrienean sartzear dago.

Parroko berriak, bere aldetik, bere esker ona adierazi zuen jasotako harrerarengatik, eta “elkarrekin, elkarte bizi, anaikor eta Ebanjelioari irekia eraikitzen jarraitzeko” nahia agertu zuen.

Eukaristiaren ostean, eliztar eta auzokide ugarirekin batera, anaiarteko bazkaria ospatu zen Mutiloan. Elkarrekin egoteko une xume, eta alaia izan zen, eta erretore berriarentzat, elkarrizketa, oroitzapen eta desio onez ondo hornitua.

Fede, itxaropen eta karitatean hazten jarraitzeko nahiarekin, artzain berriaren gidaritzapean, eta Donostiako elizbarruti osoarekin bat eginez, Mutiloako elkarteak, bere pastoral bidean, aro berri bati hasiera ematen dio.

Jardunaldiaren amaieran, herritar baten hitzetan: “Familia eguna izan da gaurkoa, bihotzean ondo gordetzen diren horietakoa. Lierni, bizitzaz, otoitzez eta itxaropenez bete da”.

Egun hau, zalantzarik gabe, egun berezi honetan parte hartu dutenen Mutiloako kristau-elkarte txiki baina bizi-biziaren oroimenean geratuko da.