12 urtarrila, 2026
|
Biziera Sagaraturako Ordezkaritza, Gaurkotasuna, Obispo D. Fernando
Jesusen Zerbitzariek agur esango diote Iruni 138 urteko zerbitzuaren ondoren
(Foto: JO- Diario Vasco)
Jesusen Zerbitzarien elkarteak amaiera eman diote, 1887tik, Irunekin izan duten elkarbizitzari; elkartearen lana, gaixoak zaintzea, eta behartsuak artatzen izan da. Gaur egun, bederatzi ahizpa bizi dira Olazabalgo komentuan, eta hiria uzteko erabakia, batez ere, lekaimeen adinagatik, eta eraikina ahizpa zaharrentzat irisgarritasun eta egokitzapen zailtasunengatik hartu dute. Erlijioso batzuk kongregazioko beste etxe batzuetara joango dira, besteak beste, Donostiara, eta Burgosera.
Azken urteetan, zuzeneko laguntza eskaintzeko aukerarik ez zutenean, kalean zeuden pertsonentzako ogitartekoak egunero prestatzen eta banatzen eutsi zioten euren zerbitzu-lanari.
Datorren ostiralean, urtarrilaren 16, arratsaldeko 17:00etan komentuko kaperan, Fernando Prado gotzain jauna buru dela, ospatuko den meza baten eskutik egingo da azken agurra. Meza, joan nahi duen ororentzat irekia izango da.