Blog

Organoak Plazara 2026

Organoak Plazara 2026

Bederatzigarren urte betetzen da aurten, Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoako Organoak Plazara ospatzen dela. Aurtengo edizioa apirilaren 17an hasi zen, eta datorren igandean (apirilak 26) amaituko da.

Ekimenaren helburua Gipuzkoako organo-ondarea, eta organo errepertorioa, publikoari hurbiltzea da, askotariko jarduerekin osatutako ziklo aberats baten eskutik.

Kontzertuetara joaten ari diren pertsonek Gipuzkoako hainbat elizatako organo zoragarriak ezagutzeko aukera izaten ari dira: Irun (Junkaleko Andre Maria eliza), Donostia (IESU, Koruko Andre Maria eta San Bizente), Usurbil (San Salvador eliza), Azkoitia (Andre Maria Zeruratzea eliza) eta Ataun (San Martin eliza).

Guztia nazioarteko artisten eta Musikenen organoa ilusioz ikasten ari den talentu gaztearen eskutik.

 

Kontzertuak:

– Apirilak 24 (ostirala), Usurbil

San Salvador eliza (20:00ean)

  • Ignacio Arakistain, organoa.
  • Andra Mari abesbatza
  • Zuzendaria: Andoni Sierra

 

– Apirilak 25 (larunbata), Azkoitia

Santa Maria la Real eliza (17:30)

  • Mikel Ansola

 

– Apirilak 26 (igandea), Ataun

Tourseko San Martin eliza (18:00etan)

  • Loriane Llorca

 

Gonbidatuta zaude!

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: