Organoak Plazara 2026
Bederatzigarren urte betetzen da aurten, Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoako Organoak Plazara ospatzen dela. Aurtengo edizioa apirilaren 17an hasi zen, eta datorren igandean (apirilak 26) amaituko da.
Ekimenaren helburua Gipuzkoako organo-ondarea, eta organo errepertorioa, publikoari hurbiltzea da, askotariko jarduerekin osatutako ziklo aberats baten eskutik.
Kontzertuetara joaten ari diren pertsonek Gipuzkoako hainbat elizatako organo zoragarriak ezagutzeko aukera izaten ari dira: Irun (Junkaleko Andre Maria eliza), Donostia (IESU, Koruko Andre Maria eta San Bizente), Usurbil (San Salvador eliza), Azkoitia (Andre Maria Zeruratzea eliza) eta Ataun (San Martin eliza).
Guztia nazioarteko artisten eta Musikenen organoa ilusioz ikasten ari den talentu gaztearen eskutik.
– Apirilak 24 (ostirala), Usurbil
San Salvador eliza (20:00ean)
- Ignacio Arakistain, organoa.
- Andra Mari abesbatza
- Zuzendaria: Andoni Sierra
– Apirilak 25 (larunbata), Azkoitia
Santa Maria la Real eliza (17:30)
- Mikel Ansola
– Apirilak 26 (igandea), Ataun
Tourseko San Martin eliza (18:00etan)
- Loriane Llorca
Gonbidatuta zaude!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira