San Sebastian egunaren ospakizuna Koruko Andre Mariaren basilikan
Gaur, 2025eko urtarrilaren 20a, Donostiako egun handia, Koruko Andre Mariaren basilikan, 10:30ean, Meza Nagusia ospatu da. On Fernando Prado gotzaina buru zela, ospakizunak, fededunak, agintariak eta bisitariak bildu ditu alaitasuna, tradizioa eta batasun espiritua nagusi izan diren egunean.
Homilian, On Fernando Prado gotzainak jardunaldi honen garrantzia nabarmendu zuen: “Santa Maria Basilika honetan gaude gaur, bere izena daraman, eta hiri honen zaindaria den San Sebastian eguna pozez eta jainkozaletasunez ospatzeko”, adierazi du. “Bere martirioa (San Sebastianena) ez zen alferrik izan, Elizarentzat eta munduarentzat, itxaropen eta berrikuntza-hazia baizik”.
Gotzainak aprobetxatu du, donostiarrei, bakean eta adiskidetasunean oinarritutako bizikidetza lantzen jarraitu dezaten dei egiteko: “Adostasunean eta bakean oinarritutako bizikidetza gure artean benetako aukera baino gehiago izatea lortu dugu. Ez dezagun inoiz galtzen utzi! ”. “Ondo dakit (zerbitzari publikoek) pasioz bizi dutela, eta eskuzabaltasun pertsonalarekin, eta konpromiso handiarekin, guztion ongiaren alde egiten dutela”.
On Fernandok hainbat arrazoirengatik ospakizunean parte hartu ezin dutenak ere gogoratu ditu: “Haiek izan behar dute guretzat ere gure proiektua. Denon artean komunitatea egin, eta bakean eta adostasunean gure hiria eraikitzen dugu”. “Haiek izan behar dute guretzat ere gure proiektua. Denon artean komunitatea egiten, eta bakean eta adostasunean gure hiria eraikitzen dugu”.
Meza alaitasun eta tradizio printzekin amaitu zen, elizkizuna bukatzean haurrek danborra jo zutenean.
San Sebastianek gogorarazten digu benetako indarra maitasunean eta zerbitzuan datzala. Gotzainaren hitzetan, egun hau gure bokazioaren oroipena izan dadila: “Izan gaitezen bakearen eraikitzaile, adiskidetasunaren sustatzaile, eta itxaropen-ereile gure herrikideen artean”.
San Sebastian egun zoriontsua! Bere bideak eta bitartekaritzak, Jubileu urte honetan zehar gida gaitzala!
- Argazkiak gure Flckr-en aurkituko ditugu: Flickr.