Gogojardunak laikoentzat
Loiolako Inazio Donearen Gogojardunen harian, partehartzaile kopurua mugatua da baina oraindik ere baduzu aukera izena emateko.
Hemen duzu informazio osoa.
Dena den ezer gehiago jakin nahi bazenu deitu ezazu gotzaindegira (943 28 50 00) eta Idoia Iturriozengatik galdetu ezazu.
Uztailaren 16tik (19:30etatik) 20ra (goiza) burutuko dira Gogojardunak Loiolako Arrupe Etxean. Oraingo honetan, Donostiako Elizbarrutiko Helduen Kristau Sarbiderako Ordezkaria den Maria Jose Morenok (mscjm) zuzenduko ditu.
Izen-emateko epea: ekainak 14, eta izena emateko bi aukera dituzu:
- E-mailez: iiturrioz@elizagipuzkoa.org(bidali zure izen abizenak, hiri/herria, telf., e-maila), eta adierazi behar berezien bat baduzu (otorduak…).
- Gotzaindegira deituz: 943 28 50 00, Maria Luisa.
Egonaldiaren prezioa: 250 euro.
Bi modu dituzu ordaindu ahal izateko:
- Transferentzia: ES38 2095 5001 0910 6263 6815 kontuan. Idatzi beharreko kontzeptua: EE laicos + izena eta abizenak.
- Bizum bidez: “6965” kodea (DONAR atalean)
Ordainketa egin ondoren onartuko da izen ematea. Mesedez, bidali frogagiria posta elektronikoz (iiturrioz@elizagipuzkoa.org) Eman izena!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira