Helburuaren zerbitzura

Misioetarako Ordezkaritza Elizaren misiolari alderdia zaintzen duen elizbarrutiko erakundea da. Berau, Euskal Elizbarrutietako Misioak eta Aita Santuaren Misio Ekintzak osatzen dute..

Zeregin nagusiak:

  • Kristau-elkartearen kontzientzia eta misiolari giroa bultzatzea.
  • Beste herrialde eta kulturetan barrena lanean dabiltzan misiolariei laguntzea.
  • Gizartea sentsibilizatzea eta mobilizatzea misioaren behar eta erronken inguruan.
  • Aita Santuaren Misio Ekintzetarako eta misio-lankidetzarako beste proiektu batzuetarako dirua biltzea eta banatzea.
  • Xedearekin lotutako jarduerak eta ekitaldiak antolatzea eta koordinatzea, hala nola, Domund, Ezohiko Misio Hilabetea, Misiolari Jardunaldiak, etab.

KANPAINAK:

Domund
Misiolariei ebanjelizatze lanean laguntzeko, otoitzaren zein ekarpen ekonomikoaren bidez, urtero, urriko azken-aurreko igandean mundu osoan ospatzen den jardunaldia.

Haur Misiolaria
Aita Santuaren Egintza bat da, munduko haurren arteko elkarrekiko laguntza sustatzen duena. “Haurrek haurrei laguntzen diete”. Haur Misiolariak fedean hezten, eta misioekiko elkartasuna sustatzen du, ikastetxe eta katekesietako jardueren bidez. Jardunaldia, urtarrilean ospatzen da (ohiko denboraren 2. igandean).

Bertako bokazioak
Otoitzari eta gazteekiko lankidetzari bereziki eskainitako jardunaldia da, bokazio asko dauden misioko lurraldeetan apaizgo edo bizitza sagaratura deituak izan daitezen, baina bokazio hori garatzeko baliabide gutxi. Jardunaldia Pazko garaiko 4. igandean ospatzen da; bokazioen aldeko Otoitz astearen amaiera gisa.

Euskal Elizbarrutietako Misioak – San Jose kanpaina
EAEko (Euskal Autonomia Erkidegoa), urtero, hiru elizbarrutietan San Jose egunaren inguruan ospatzen den elizbarrutiko kanpaina (martxoak 19). Misiolaritza sentsibilizazio kanpaina bat da. Diru-bilketan bildutakoak, Euskal Elizbarrutietako Misioen jarduera sostengatzen eta misiolari kooperazio proiektuak bultzatzen laguntzen du.

Argitalpenak
– “Los Ríos” aldizkaria: 1949an jaio zen Elizbarrutiko Misioetako lehen misiolarien eskutitz bezala sortua. Hainbat lekutatik eta hainbat ikuspegitatik etorritako esperientziak eta hausnarketak eskaintzen dituen misiolarien sentsibilizaziorako lanabesa. Pobreziaren eta bidegabekeriaren errealitateen berri ematen du, baita errealitate horiei erantzuteko sortzen diren esperientziena ere.
– “Gesto” aldizkaria: 1977tik argitaratzen da Aita Santuaren Misio Ekintzak-en aldizkaria. Haurrei zuzendua, munduaz eta misioez kontzientziatzen saiatzen da.

PRESTAKUNTZA
– Prestakuntza-tailerrak eta hitzaldiak parrokia eta ikastetxeetan.
– Boluntario misiolari eta solidarioei buruzko ikastaroa. Beste prestakuntza-erakunde batzuekin batera eskaintzen den oinarrizko prestakuntza.

BIZIPEN MISIOLARIAK
– Prestakuntza-ibilbide baten ondoren misio-lurralde batean eskaintzen diren udako esperientziak. Parte-hartzaileek Iparralde-Hegoaldea harremanei aurpegia jartzeko aukera paregabea.
– Norberaren konpromiso iraunkorrago baten bereizkuntzaren abiapuntua izan daitezke.

MISIOLARI LANKIDETZA PROIEKTUAK

Giza taldeen eta komunitate erlijiosoen beharretara hurbiltzeko aukera ematen duten proiektuak.

  • Elizei, mintegiei, ospitaleei, ikastetxeei, umezurztegiei… laguntza logistikoa eta ekonomikoa ematea misio-lurraldeetan, hala nola, Angolan, Beninen, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Ekuadorren, Etiopian, Ruandan…
  • Misio-taldeak eta misiolariekiko elkartasuna lotzea eta haien zereginean eta proiektuetan laguntzea.
  • Emakumeak indartzeko, gaitzeko, genero-berdintasunerako eta ahalduntzeko proiektuak.

NOLA LAGUNDU

Boluntariotza

Boluntarioak behar ditugu Misioen Zerbitzuan:

  • Kanpainak, materialak eta bidalketak prestatzeko.
  • Proiektuen Batzordean.
  • Ekonomia Batzordean.
  • Misiolaritza girotzeko jardueretan.

Parrokia eta ikastetxeetan egiten diren esperientziak zabalduz.

Prestakuntza saio ezberdinetan parte hartuz.

Dohainak

  • “Los Ríos” aldizkarirako harpidetza.
  • Kanpainetan eta proiektuetan laguntza ekonomikoa emanez.

KUTXABANK: ES20-2095 5001 0510 6068 5889

EUSKADIKO KUTXA: ES12-3035 0060 4106 0070 4166

CAIXABANK: ES05 2100 8686 8002 0002 3922

SABADELL: ES07 0081 7061 6800 01157123

Dohaintzek PFEZaren aitorpenean desgrabatu egiten dute; ez ahaztu zure datuak eta NANa aurkeztea.

Jaraunspenak eta legatuak

Gero eta jende gehiagok nahi izan du bere azken borondatea misiolaria eta solidarioa izatea, bere ondasunak helburu horretarako utziz. Prozedura erraza da, oinordekoak errespetatzen dituena eta laguntza horrekin behartsuenei laguntza eskaintzen jarraitzea ahalbidetzen duena.

Kontaktua

Arduraduna: Koldo Muro
E-mail: kmuro@missio.eus
Web: missio.eus
Telefonoa: 943 427 754
Egoitza: Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia
Horario de atención: lunes a viernes 11:00-13:00

Albisteak