Asteko berriak
Erromeria
Legazpiko Santikutz Txiki jaiak, irailaren 15ean, igandean, amaitu ziren, ohitura den bezala, Korostiko tontorrean erromeria ospatuz. Hamaiketakoa eskaini ondoren, 11.00etan meza berezia egin zuten, on Fernando Altolagirre erretore jaunaren eskutik. Ondoren, Goiz Deia taldeko txistulariek erromeria alaitu zuten.
Pastoral eraberrikuntza Batzordea
Fernando Prado gotzaina, Mikel Aranguren bikario nagusia, eta Lucia Alberro kantziler-idazkari nagusia bertan zirela, Eraberrikuntza Batzordea seminarioan bildu da gaur, ikasturtearen lehentasunezko helburuetako bat den pastoral berritze-prozesuaren hurrengo ekintzak zehazteko.
Kristau Eskolako ikasturtearen hasiera
Datorren irailaren 26an hasiko da Kristau Eskolaren ikasturte berria, Elai Enean (Donostia) egingo den ekitaldi bereziarekin. Jardunaldia 15:30ean hasiko da, on Fernando Pradok, Donostiako Gotzaina, Eukaristia gidatuz. Gotzaina, Euskadiko Elizaren Hezkuntzako arduraduna da, eta gai horretan, euskal gotzainak ordezkatzen ditu.
Espetxe pastoraltza: Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin
Urtero bezala, datorren irailaren 24an, asteartea, Mesedeetako Ama Birjinaren Eguna ospatuko da, hau da, presoen eta espetxeetan lan egiten dutenen zaindaria.
Donostiako Elizbarrutiko Caritas: “Etxebizitza”
Donostiako Elizbarrutiko Caritasek kanpaina berri bat jarri du martxan, non etxebizitza egitasmoaren funtsa den. Caritasek Omar aurkezten digu duela gutxi arte “Etxerik Gabeko Pertsona” bat; ikusezina, anonimoa, jendartean izenik gabea, bizitegi-bazterketaren estatistiketan zenbaki bat. Gaur egun, Caritasen eskutik, Omar, ametsak dituen gaztea da, eta bere bizitzaren alde borrokatzen du.
Oharra
2024/2025 elizbarrutiko lan urte pastorala Borja Prieto Esnaolaren ordenazio-ospakizunean hasiko da ofizialki, Urretxuko San Martin de Tours parrokian, datorren irailaren 29an, arratsaldeko 18.00etan. Gotzainaren gutuna irakur dezakezu hemen.
Elizbarrutiko Albisteak