Blog

Asteko berriak

Asteko berriak

Lagundu DANAren kaltetuei

Caritas Gipuzkoak DANAk eragindako giza galerak deitoratzen ditu, eta elkartasuna adierazi nahi die hainbat autonomia-erkidegotan haren ondorioak jasaten ari diren pertsona guztiei, bereziki Valentzian eta Albaceten, baina baita Cádiz edo Cuenca bezalako probintzietan.

Katekisten Topaketa 2024: OTOITZA, “FEDE BITAMINA”

Donostiako Haur eta Nerabeen Katekesia Elizbarrutiko Ordezkaritzak, beste urte batez, Katekisten Topaketan parte hartzeko gonbita luzatu du. Topaketa hau datorren larunbatean, azaroaren 9, ospatuko da Gotzaindegiko klaustroan (seminarioa), goizeko 9:15etatik 13:30etara, eta Otoitza, “Fede Bitamina” lelopean.

Donostiako Elizbarrutiko Egutegia Pastoralak

365 egun, hamabi hilabete… Hori izango litzateke egutegi baten nondik norakoaren azalpen laburra. Ezaugarri horiek guztiak betetzen ditu aurtengo irailetik, datorren urteko (2025) abuzturaino luzatzen den Donostiako Elizbarrutiko Egutegia Pastoralak. Oraindik ez duzula? Sakatu HEMEN eta esku-eskura izango duzu.

Abendualdiko erretiroa

Pertsona Migratuen Pastoraltzak, abenduaren 8an, igandea, Ama Birjinaren Egunean ospatuko den Abendualdiko Erretiroan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Erretiro-bizikidetza

Azaroaren 1etik 3ra, Pertsona Migratuen Pastoraltzaren batzordeak eta pastoral guneetako koordinatzaileek, Pastoraltza indartu eta sustatzeko topaketa ospatu zuten. Erretiro-Bizikidetzan, lagun talde eder bat bildu zen hausnarketa eta ikaskuntza giroan.

Kepa Susperregi

39 urtez Azpeitiko parrokian aritu ondoren, Kepa Susperregi apaizak, bere gain hartu berri du Zarauzko parrokiaren ardura. Azpeitian, agur-ekitaldi hunkigarrian, kristau-elkarteak eskerrak eman zizkion hamarkada hauetan egindako arduraldi eta lanagatik.

Elizbarrutiaren Eguna: “Eta bila zabiltzan zure barruan badago?

Igandean, azaroak 10, Elizbarrutiaren Eguna 2024 ospatuko dugu, “Eta bila zabiltzana zure barruan badago?” lelopean.

“Arantzazu, Hitz eta Kantu: Iñaki eta Pello”

Arantzazuko frantziskotarrek beste liburu interesgarri bat argitaratu dute: ‘Arantzazu, hitz eta kantu: Iñaki eta Pello’.

Espetxe Pastoraltzaren batzarra

Ohiturari jarraituz, datorren larunbatean, azaroak 9, Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak, ohiko batzarra ospatuko du “Itxaropenetik Askatasunerantz elkarrekin” lelopean.

Itziar Arozena, Katekesiko ordezkaria: “Elizan dugun on guzti hori aprobetxatu behar da”

Donostiako Haur eta Nerabeen Katekesia Elizbarrutiko ordezkaritzak, beste urte batez, Otoitza, “Fede Bitamina” lelopean.Katekisten Topaketan parte hartzeko gonbita luzatu du.

Pobreen Mundu mailako VIII. jardunaldia

Datorren igandean, azaroak 17, Pobreen Munduko mailako VIII. Jardunaldia ospatuko du Elizak. Frantzisko Aita Santuak otoitzari eskainitako urteari lotu nahi izan dio Jardunaldi hau; ‘2025eko Jubileu Arruntaren’ bezperan, “La oración del pobre sube hasta Dios” (cfr. Si 21,5) izango da leloa.

DANA: lehen jarraipen txostena

Ostiral honetan, azaroak 8, Caritas Gipuzkoak DANAren kaltetuei laguntzeko larrialdi-kanpainaren bidez bildutako lehen 275.000 euroak bidaliko ditu.

Laikoen erretiroa Loiolan

Donostiako Elizbarrutiak datorren azaroaren 23an Loiolako Gogartetxean (espiritualtasun zentroan) egingo den Erretiro Espiritualean parte hartzera gonbidatzen ditu laiko guztiak.