Blog

Pastoral eraberrikuntza Batzordea

Pastoral eraberrikuntza Batzordea

Fernando Prado gotzaina, Mikel Aranguren bikario nagusia, eta Lucia Alberro  kantziler-idazkari nagusia bertan zirela, Eraberrikuntza Batzordea seminarioan bildu da gaur, ikasturtearen lehentasunezko helburuetako bat den pastoral berritze-prozesuaren hurrengo ekintzak zehazteko.

Gure kristau elkarteak berritu

Batzordeak, lan exekutiboa du Gipuzkoako Elizari, bere baitan aurkezten zaizkion errealitate berrietara egokitzeko prozesuan, elizbarruti guztiek partekatzen dituzten baldintza konplexuak, bakoitza bere ñabardura eta berezitasunekin.

Batzordeak, parrokia eta kristau elkarteekin batera landu zen entzute aktiboko prozesuaren ondoren, hasi berri den ikasturte honetan, berriztapen prozesua aro berrira eraman nahi du. Hau da, bizi dugun garaiekin bat datozen erabaki egokiak hartu ahal izateko, beti ere, ebanjelizatzea helburu nagusia izanik. Gotzainaren hitzetan, “betikoa egitea da kontua, baina ez beti bezala”.

 

Suscríbete gratuitamente a la comunidad de WhatsApp de InfoEliza y mantente al tanto de toda la actualidad de la Iglesia de Gipuzkoa desde la comodidad de tu teléfono. Puedes sumarte de manera fácil gracias a este enlace o enviando el mensaje “ALTA” al 689 105 191.