Denok egiten dugu otoitz denon alde
Aita Santuaren Misio Ekintzak oso jardunaldi berezira gonbidatzen zaitu. Segituan ulertuko duzu. Hona testigantza:
“Duela aste batzuk Malawiko gotzain bati egin nion harrera nire etxean. Bere istoriak hunkitu egin ninduen, gure ahalegin guztien ispilua baitzen. ‘Nire bokazioa, apaiz-misiolari bat ezagutu nuenean jaio zen; 2-4 hilean behin etortzen zen gure herrira Eukaristia ospatzera. Asko maite genuen, eta zergatik maizago etortzen ez zen galdetzen genionean, berak, ezinezkoa zela erantzuten zigun; bakar-bakarrik zegoela, eta herri askotan barrena ibili behar zuela’, azaldu zidan. “Nik, orduan, 10 urte nituen, eta apaiz izatea erabaki nuen berari lagundu ahal izateko” (Vincent monsinorea).
Vincent monsinoreak misiolari haren eredua jarraitu nahi izan zuen, baina ez zuen baliabide ekonomikorik. Seminarioa, San Pedro Apostoluaren Ekintzak laguntzen zuelako ikasi ahal izan zuen; hau da, misioetan baliabide falta dela-eta bokaziorik gal ez dadin ahaleginak eta bi egiten dituen Aita Santuaren Misio Ekintza. “Apaiz izan nadin, gure alde dirua eman, eta otoitz egin zuten pertsona on askoren sakrifizioaren emaitza naiz”.
Aita Santuaren Misio Ekintzak, Eliza, bertan bizi dadin laguntzen du. Ekintza honek, Aita Santuaren nahia jarraituz, Afrika, Asia, Ozeania eta Amerikako 751 seminario mantentzeko ardura du, eta laguntza hori gabe, askok, ateak itxi egin beharko lituzkete.
Pentsa, elizbarrutiko apaizeria osatzen ari den pertsona bakoitzean; etorkizuneko gotzainak, irakasleak, parrokoak… Ametsa, Eliza sustraitu eta egonkorra sortzea da.
Datorren igandean, apirilak 26, Tokian Tokiko Bokazioen Jardunaldia ospatuko dugu, Bokazioen aldeko Munduko Otoitz Jardunaldiarekin batera.
Aurtengo leloa hau da: “Denok egiten dugu otoitz denon alde”, Eliza, guztiok osatzen dugula azpimarratuz, eta bakoitza, gainontzekoen arduradun dela sentituz. Igande honetan, Jaunak, “bere uztara langileak bidal ditzan”, otoitz egitera gonbidatzen zaitugu, eta baita ebanjelizazioan, tokian tokiko bokazioen elkarlanari eusteko ere.
Misio lurraldeetako seminarista, eta nobizioen izenean, aldez aurretik, eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira